XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, bai printzesa bai jauregiko biztanle guztiak babesteko, baso bat sortarazi zuen, arrosaz eta zuhaitz erraldoiez osatua.

Basoa handiago eta trinkoagoa zen urtez urte, eta azkenean ia ez zen ikusten jauregia; bakarrik dorre luzeen mutur dotorea.

Erresuma osoan ahoz aho zebilen Basoko Loti Ederraren kondaira, halaxe deitzen baitzioten printzesari.

Aldian behin printzeren bat iristen zen, jauregi inguruko hesia zeharkatu nahian.

Abarrek atzaparrak balira bezala harrapatzen zuten eta arrosen arantzak arropetan katigatu; gizarajoa hantxe gelditzen zen mugitu ezinik, goseak eta hotzak hil arte.